Ezer ez dago utzi nuen lekuan
30 min read
Rate this book:
About This Book
Itziar Otegi Aranburu 1972an jaio zen Oiartzunen eta Gasteizen bizi da gaur egun; ikasketaz eta lanbidez itzultzaile-interpretea, literatura unibertsaleko hainbat egile euskaratu ditu, haurrenzako album bat ere idatzi du, baina Kutxaren Donostia Hiria ipuin-bilduma saria eskuratu duen hauxe izango du helduen literaturako lehen argitalpena. Askotariko giro eta pertsonaiak eta tekniken aniztasuna erakusten ditu ipuin-liburu honek, idazkera garbi, aberats, ñabarduraz betearekin.
Familiako arrantzale-tradizioari uko egin ondotik aita hil-hurrena ikustera doan gizona, seme-alabei aholkuei muzin eginda, Mediterraneoko apartamentua saltzera bera bakarrik doan emakume adindua, Genevan alokairuan hartu duen etxean aurreko maizterraren arrastoarekin obsesionatzen den funtzionarioa? Ezinegonaz mintzo zaizkigu istorio hauek, ez hango ez hemengo ez sentitzeaz, denboraren igarotzeak gugan uzten duen lorratzaz?
**Donostia Hiriko Kutxa Literatura saria 2024**

Buy This Book
As an Amazon Associate and Bookshop.org affiliate, BookOrb earns from qualifying purchases.
Write a Review
Sign in to write a review.